Informazioa

BERTAN BEHERA UTZITA!! – Koronavirusak eragindako kalteak direla eta, estropada bertan behera utzi behar dugu. Datorren urtean ikusiko dugu elkar. EUTSI GOGOR!

Noiz eta non: Donostiako badian Azaroak 14-an

 

Araudia eta ordutegiak:


Estropada OPEN izango da.

Lehen orduan: harrera, kapitainen bilera birtuala eta ontziak prest jartzea.

10:30etik aurrera: Donostia/San Sebastian Bay Rowing nazioarteko Open estropada ofiziala, itsasoko arraunketa Liga Nazionalerako puntuagarria.

Irteerako behin betiko ordutegiak eta mahuka-ordena dagoen partaidetzaren
arabera ezarriko dira.

Batzorde antolatzaileak estropadako programan edo zirkuituan aldaketak egiteko
eskumena izango du.

Kategoriak:

· Kadete E/G C2x
· Junior E/G C2x
· Junior E/G C4x+ (Kadeteekin osatutako tripulazioak baimentzen dira)
· Absolutua E/G C1x
· Absolutua Mix C2x
· Absolutua E/G C4x+
· Absolutua E/G C2x (Open-erako espezifikoa)
· Beteranoa E/G C1x (Open-erako espezifikoa)
· Beteranoa E/G/Mix C2x (Open-erako espezifikoa)
· Beteranoa E/G C4x+ (Open-erakoespezifikoa)
Parte hartzaile guztiek beren arraunfederazioetako kide izan beharko dute

Kapitainen bilera birtuala:
Kontaktu pertsonala behar-beharrezkoa den horretara mugatze aldera, ez da ohiko
kapitainen bilerarik egingo; aitzitik, horretarako sortutako whatsapp taldearen bidez, klubetako ordezkariekin informazioari helaraziko zaio, estropadaren ibilbidearen aurkezpenaren esteka barne, behar diren segurtasun- eta antolaketaalderdiekin
batera.
Talde horren beraren bidez argituko dira horretarako sor daitezkeen zalantzak eta
kontsultak. Era berean, erakundearen bulego presentzialik ez da egongo; aitzitik, epaimahaiburua eta estropadetako zuzendaria bide telematikoz egongo dira eskuragarri klubetako ordezkariek planteatutako edozein gaitarako.

Klubeko Ordezkariak:
Estropadarekin eta Covid prebentzio-neurriekin
lotutako informazioaren fluxu zuzena bermatzeko,
beharrezkoa da inskribatutako klub bakoitzak
ordezkari bat izendatzea, bere izaeraren berezko
erantzukizunez gain, bere kirolariek estropadan
parte hartzearekin lotutako zeregin hauek ere
bere gain hartuko dituena:

  • Antolatzaileek horretarako irekiko duten
    whatsapp taldearen bidez jakinarazten dituzten
    estropada-datuak eguneratzea kirolariei.
  • Tripulazioek erakundeari inskripzioa berresten
    diotela gainbegiratzea, araudi honetan
    adierazitako moduan eta epeetan.
  • Ahal den neurrian, kirolariek estropadako
    prebentzio orokorreko eta partikularreko
    neurriak betetzen dituztela zaintzea, Covid-19
    birusa ez kutsatzeko.


COVID-19 prebentzio neurriak
:
Eusko Jaurlaritzaren edo/eta agintaritza eskudunaren osasun-gomendioei jarraituko zaie.

 

 

ONTZIEN ALOKAIRUA:

LIGAN: Falcon Racing ontziak alokatu ahal izango dira, FISAren segurtasun-elementu guztiak betez, 25€ prezioan orga bakoitzeko. Alokairueskaera egiteko, «Solicitud alquiler bote» izeneko fitxategia bete beharko da, eta coordinadortecnico@federemo.org helbidera bidali.

OPEN-ean: Erabilgarritasun mugatua. Eskaerei izen-emate ordenaren arabera erantzungo zaie. Ontziak alokatzeko dssbayrowing@urkirolak.com helbidera mezu bat bidali «Ontzia alokatzeko eskaera» gaian idatziz.