Izen-ematea (Ligan edo Open-an)

Estropadan izen-ematea (2 mota):

  • ITSAS ARRAUNEKO LIGA NAZIONALEAN:

– FALCON RACING – LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK
LIGAN IZENA EMATEKO:

Kirolarien izen-emateak klubek egin beharko dituzte, izena emateko online plataforma berriaren bidez, azaroaren 7a 23:59ak baino lehen Lehiaketa honetarako, teknikarien eta
ordezkarien izen-ematea helbide elektroniko honetara bidaliz egin behar da: coordinadortecnico@federemo.org, azaroaren 7a 23:59ak baino lehen, eta bertan izena mandako klub bakoitzeko teknikari edo/eta ordezkari gisa jardungo duten pertsonak zehaztuta.

LIGAKO PARTEHARTZAILEAK:
FER federazioko itsas arraunketako Liga Nazionalari buruzko Araudiaren 8. artikuloak ezartzen duen moduan, beharrezkoa da klubek kuota nazionalaren ordainketa egunean izatea eta kirolari, entrenatzaileedo/eta ordezkariei dagokien ordainketa egina izatea.
Pertsona fisikoek (kirolariek, teknikariek edo/eta ordezkariek) jakinaren gainean egon beharko dute Egutegi Nazionaleko estropadetan parte hartzeko izapideak egiten, Lizentzien Erregelamenduan eta 2/2019 Zirkularrean jasotakoaren arabera.
Era berean, pertsona fisiko bakoitzak parte hartzen duen Federazio Autonomikoaren ardura izango da Ligako edozein estropadatan izena emateko izapideak egin
aurretik behar bezala egiaztatuta eta ziurtatuta egotea.

  • DONOSTIA/SAN SEBASTIAN BAY ROWING NAZIOARTEKO OPENEAN SOILIK LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK:

Openean soilik lehiatzen diren kirolarien izen-emateak klubek online egin beharko dituzte, formularioa www.urkirolak.com helbidean betez.

OPEN estropadan izena emateko epea:
irailaren 15etik azaroaren 1era.

OPEN estropadan izena emateko prezioa:
Irailaren 15etik urriaren 15era: 15 € arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan).
Urriaren 16tik azaroaren 1era: 20 € arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan)