Izen-ematea (Ligan edo Open-an)

Estropadan izen-ematea (2 mota):

  • ITSAS ARRAUNEKO LIGA NAZIONALEAN:

LIGAN LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK:
Kirolarien,teknikarien eta ordezkarien izen-emateak klubek egin beharko dituzte, FER-eko izena emateko online plataformaren bidez, irailaren 26 23:59ak baino lehen.

LIGAKO PARTEHARTZAILEAK:
FER federazioko itsas arraunketako Liga Nazionalari buruzko Araudiaren 8. artikuloak ezartzen duen moduan, beharrezkoa da klubek kuota nazionalaren ordainketa egunean izatea eta kirolari, entrenatzaileedo/eta ordezkariei dagokien ordainketa egina izatea.
Pertsona fisikoek (kirolariek, teknikariek edo/eta ordezkariek) jakinaren gainean egon beharko dute Egutegi Nazionaleko estropadetan parte hartzeko izapideak egiten, Lizentzien Erregelamenduan eta 2/2019 Zirkularrean jasotakoaren arabera.
Era berean, pertsona fisiko bakoitzak parte hartzen duen Federazio Autonomikoaren ardura izango da Ligako edozein estropadatan izena emateko izapideak egin
aurretik behar bezala egiaztatuta eta ziurtatuta egotea.

  • DONOSTIA/SAN SEBASTIAN BAY ROWING NAZIOARTEKO OPENEAN SOILIK LEHIATZEN DIREN KIROLARIENTZAKO IZEN-EMATEAK:

Openean soilik lehiatzen diren kirolarien izen-emateak klubek ONLINE egin beharko dituzte, FORMULARIO HAU betez.

OPEN estropadan izena emateko epea:
abuztua 15etik irailaren 26era.

OPEN estropadan izena emateko prezioa:
Abuztua 15etik irailaren 5era: 15 € arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan).
Irailaren 6tik 26era: 20 € arraunlari bakoitzeko (lemazainak doan)