Sariak

Sariak:

Kamiseta oroigarria Donostia/San Sebastián Bay Rowing Openean parte-hartzen dutenentzat.

Dominak kategoria bakoitzeko irabazleentzako.

Mendeurreneko Saria (1922-2022): Bi arraunlarien artean 100 urte baino gehiago dituzten lehen beterano bikoitzari (C2x gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa).

Faustino trofeoa: lemazainik onenari.

Jokin Larrañaga trofeoa: Lehen buiara, Donostiako Tenis Elkarte Erreala Boiara, iristen den ontzi azkarrenari.

Antziak trofeoa hoberen sailkatzen den klubari: Kategoria bakoitzeko lehenengoari kategoria horretan parte hartutakoen bezainbeste puntu emango zaizkio, bat gutxiago bigarrenari eta horrela hurrenez hurren. Bukaeran berdinketa gertatuz gero, lehen postu gehien dituen klubari emango zaio trofeoa; oraindik berdinketa egonez gero bigarren postu gehien dituen klubari, eta horrela hurrenez hurren.

OHARRA: Covid-19k eragindako prebentzioneurri sanitarioak direla eta, ez da dominak
emateko zeremoniarik aurreikusi. Erakundeak berak emango du emaitzen berri, megafonia
orokorraren bidez, eta ordezkari bakoitzari emango di(zki)o bere taldeak irabazitako saria(k). Bertaratutako agintariak izango dira, beraz, ordezkaria dagoen lekura joango direnak, dago(z)kion saria(k) emateko.